Kultura sailak eskerrak ematen dizkie Gabonetako ekitaldietan laguntza eman duten talde eta boluntario guztiei

Orioko Udaleko kultura sailetik berriz ere eskerrak eman behar dizkiegu herritarrei, Gabonetako hainbat ekitalditan ez bakarrik parte hartu dutelako baizik eta lan guztia beren gain hartu dutelako gainontzeko herritarrok gozatu ahal izateko.
Lera taldeari, otxoteari, Talai Mendiri, Musika Eskolari, Arkuperi, Mandalara taldeari eta hainbat boluntariori… guztiei, berriz ere, eskerrik asko, nahiz eta batzuetan lana neketsua izan zuen ilusioarekin dena errazten duzuelako.
Orain Balearen Eguna dator, oriotar guztiei dei egiten dizuegu ospakizunean parte hartzera. Egin dezagun denon artean, festa eder bat denontzat!
KULTURA SAILA