KZgunea zabalik izango da, hemendik aurrera, ostegun arratsaldetan ere

Orioko Kultur Etxean dagoen KZgunea irekita izango da aurrerantzean ostegun arratsaldetan ere. Goizetan, lehen bezala, bederatzietatik ordu batera bitartean izango da irekita egunero eta, arratsaldez berriz, astean bi egunetan: astelehenetan eta ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara.

Josune Ostolaza oriotarra izango da berriro tutorea eta, norbaitek berarekin hitz egin nahi badu edo zalantzaren bat planteatu nahi badio, ostegun arratsaldean izango da KZgunean.

Ikastaroak

Internet erabiltzen ikasi nahi dutenek aukera daukate ikastaroetan izena emateko. Dagoeneko badaude batzuk izena emanda eta, taldea osatutakoan, martxan jarriko da. Izena emateko, KZgunera jo behar da edo, bestela, Kultur Etxean bertan galdetu.

Zaharren Babes Lekukoek ere talde bat osatu dute Internet erabiltzen ikasi nahi duten jubilatuekin. Jubilaturen batek interesa baldin badauka oraindik talde horretan izena emateko, Zaharren Babes Lekuan bertan egin dezake, edo, bestela, KZgunean.