Bertso Eskolan izena emateko epea datorren ostiralean bukatuko da

Orioko Herri Ikastolak antolatzen du Bertso Eskola, Orioko Udalaren laguntzarekin, LH3tik DBH4ra bitarteko haur eta gazteentzat.

Bertso zaletasuna sustatzeko asmoz, Udalak eta Ikastolak Bertso Eskolaren aukera eskaintzen diete LH3tik DBH4ra bitarteko herriko haur guztiei. Ekimena ikastolarena da, baina edozein eskolatako haurrek parte har dezakete.

Astean saio bat izaten da, arratsaldez. Eguna ez dago finkatuta oraindik eta izena ematen duten haurren arabera erabakiko da.

Irakasle lanetan Ibai Esoain gazte oriotarra arituko da aurten.

Izena eman nahi dutenek Ikastolako idazkaritzara jo behar dute, edo 943 83 47 04 telefonora deitu. Izena emateko azken eguna urriaren 8a izango da, ostirala.