Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak, azaroan eta abenduan

Azaroan eta abenduan ikastaroak antolatu dituzte Urola Kostako Udal Elkarteak eta Lanbidek, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko.

Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Hona hemen azaroko eta abenduko ikastaroen xehetasunak:

UROLA KOSTAKO ESKUALDEKO BALIABIDEEN GIDA

  • Eskualdean enplegurako dauden baliabideak ezagutuko dituzu
  • Data: azaroak 4
  • Hizkuntza: gaztelania

CURRICULUMA HODEIAN

  • Plataforma berriak nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu.
  • Data: azaroak 11
  • Hizkuntza: gaztelania

KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA LAN ELKARRIZKETAN

  • Lan-elkarrizketa ondo egiteko hitzezko komunikazioa eta ez hitzezko komunikazioa landuko dituzu.
  • Data: azaroak 18
  • Hizkuntza: gaztelania

GAZTE BERME SISTEMA

  • Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.
  • Data: azaroak 25
  • Hizkuntza: euskara

ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE)

  • Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu
  • Data: azaroak 28
  • Hizkuntza: euskara

AUTOEZAGUTZA

  • Lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak duen garrantzia landuko duzu.
  • Data: abenduak 2
  • Hizkuntza: gaztelania

SARE SOZIALETARA SARRERA

  • Kontaktuak egiteko eta enpresak topatzeko sareko baliabideak ezagutuko dituzu
  • Data: abenduak 12
  • Hizkuntza: euskara

CURRICULUMA LANTZEA

  • Zure gaitasunak, ezagutzak, esperientzia eta lorpenak erakusteko tresna landuko duzu
  • Data: abenduak 16
  • Hizkuntza: euskara

GENERO BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA

  • Lan kontziliazioarekin eta jardunaldi banaketarekin lotuta dauden alderdiak ezagutuko dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horien inguruko eskubide eta beharrak.
  • Data: abenduak 23
  • Hizkuntza: gaztelania

Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroak eta Orientazio Zerbitzuak eskaintzen dituzte ikastaro hauek.

Enplegu Zentroa Lanbidek diruz lagundutako zerbitzua da. Enplegurako Orientazio Ekintzak eta Zerbitzuak Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatzen dituzte.

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzua

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808

lanpoltsa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus