Lanbidek dirulaguntzak ematen ditu, enpresa-ideiak aztertzeko eta enpresa berriak abian jartzeko

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, programa bat abiatu du, eskualdeko ekintzaileei zuzendutakoa.

Maiatzaren 19an hasi eta hiru hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez,ekintzaileak aukera izango du astean behin taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa-ideia lantzeko eta enpresa sortzeko. Era berean, prozesuan parte hartzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango du.

Bi dirulaguntza mota daude:

  • Enpresa-ideia aztertzeko dirulaguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
  • Enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Informazio gehiago

http://www.urolakosta.eus/eu/-/enpresa-ideia-aztertu-eta-enpresa-berriak-sortzeko-tutoretzarako-lanbideko-ekintzaileentzako-diru-laguntzen-eskaera-epea-ireki-2