Lapurreta eta iruzurrei buruzko hitzaldia kultur etxean

Ertzaintzak Orioko Udalaren laguntzarekin antolatuta, hitzaldia izango da asteazkenean, urriak 21, kultur etxean, 18:00etan hasita.

Hitzaldiaren gaia honako hau izango da: ‘Adinekoek jasaten dituzten lapurreta eta iruzurrak’.

Gauza jakina da lapurreta eta iruzur kasuak ugaritu egin direla eta, askotan, adineko jendea izaten dela horien biktima. Horregatik antolatu dute hitzaldi hau Ertzaintzak eta Udalak elkarlanean. Helburua da, batetik, informazioa ematea lapurrek eta iruzurgileek erabiltzen dituzten teknikei buruz eta, bestetik, nork bere burua babesteko aholku batzuk ematea.

Hitzaldia irekia da eta, beraz, herritar guztiak daude gonbidatuta.