Larunbat hontan, maiatzaren 29an Orioko udaletxeko pleno aretoan 13:30etan ongietorria emango zaie hilabete hontan kirol emaitza bikainak lortu dituzten zenbait talde eta lagunei.
Alde batetik Sofboleko kadeteak espainiako txapeldun izan ziren hilabete hasieran Viladecans-en.
Bestalde Idoia Etxeberria harri jasotzailea Euskadiko txapeldun izan da. Eta azkenik, Futbol Taldeko infantil kategoriako jokalariak Gipuzkoako Partehartze Kategoriako garaile izan dira.
Guzti hauek zoriontzeko beraz, udalak ongietorria antolatu die bihar udaletxeko pleno aretoan.