Udalaren udako programaren barruan, lau pelikula dira abuztuan ematekoak. Lehenbizikoa larunbat honetan zen izatekoa (‘Ozzy’ izeneko 3D-ko animazio-filma); baina, azkenean, egun bat atzeratu eta igandean izango da, abuztuaren 6an.
Ordua ez da aldatu eta, aurreikusita bezala, 22:15ean izango da.