Larunbatean ‘Handia’ filmaren proiekzioa programatu du Udalak eta, hasiera batean, ikastola aurreko plazan izatekoa bazen ere, eguraldiaren aurreikuspena txarra da eta Udalak erabaki du proiekzioa gaztetxean egitea.
Ordua ez da aldatuko eta, beraz, filmaren proiekzioa 22:15ean hasiko da.
Sarrera doan izango da.