Lau pelikula proiektatuko ditu Udalak hondartzan abuztuan

Udako programaren barruan lau pelikula proiektatuko ditu Udalak abuztuan: uztailean eguraldi txarragatik eman gabe geratu ziren biak gehi beste bi.

Hauek dira emanaldi-egunak:

  • Abuztuaren 5ean, larunbatarekin, ‘Ozzy’ filma proiektatuko da, euskaraz, 22:15ean hasita.
  • Abuztuaren 9an, asteazkenarekin, ‘Zootropolis’ filma proiektatuko da, gaztelaniaz, 22:15ean hasita.
  • Abuztuaren 18an, ostiralarekin, ‘Igelak’ filma proiektatuko da, euskaraz, 22:15ean hasita.
  • Abuztuaren 26an, larunbatarekin, ‘Star Trek: Más allá’ filma proiektatuko da, gaztelaniaz, 22:15ean hasita.

Oharra

Egunen batean eguraldi txarra egiten badu, bertan behera geratuko da proiekzioa. Udalak webgunean abisatuko du proiekzioa bertan behera geratzen bada.