Azken bi urteotan bezala, Urola Kostako Udal Elkarteak LAUKIROL PROBA antolatu du, martxan jarria daukan Euskara Sasoian programaren barruan.
LAUKIROL PROBA eskualdeko kirol taldeen arteko lehia bat izaten da, festa giroan egiten dena. Azken bi urteotan Zumaian egin da, baina aurten Zarautzen izango da ekainaren 6an.
Proba hori jai giroan egiten da eta bi helburu ditu: alde batetik, eskualdeko kirol elkarteei (guztira 35 elkarte) euskararen erabilera sustatzeko egiten ari diren ahalegina eskertzea eta elkarteok elkar ezagutzea; eta, bestetik, jai giroan eta kirola eginez euskara aldarrikatzea.
Gauzak horrela, aurten hirugarrenez antolatu du Udal Elkarteak LAUKIROL PROBA. Aurreko biak Zumaian izan ziren, eta aurten lehenengo aldiz Zarautzen izango da, ekainaren 6an (larunbata), 10:00etatik 13:00etara, hondartzan eta malekoian (Desertu Txikiaren inguruan). Egun horretan, beraz, eskualdeko hainbat kirol elkarte lehiatuko dira elkarren kontra lau kirol hauetan: futbola, eskubaloia, boleibola eta saskibaloia.
Parte hartu nahi duten eskualdeko kirol taldeek maiatzaren 29a dute izena emateko azken eguna.
Argibideak eta izen-ematea
Karela kiroldegian edo Euskara Zerbitzuan, Mikel Izkierdorekin edo Jabier Zabaletarekin hitz eginda.
Arauak
- Proba izango da Zarautzen, hondartzan eta malekoian (Desertu Txikiaren inguruan), ekainaren 6an, 10:00etatik 13:00etara. Parte hartzaileek 9:45erako azaldu beharko dute Desertu Txikira.
- 16 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute. Partaideek eskualdeko kirol elkarteetakoak izan behar dute. Dena dela, ez da nahitaezkoa denak elkarte berekoak izatea.
- Talde bakoitzak gutxienez 6 partaide izango ditu eta gehienez 10.
- Proba honako kirolek osatuko dute: Futbola (5×5), Eskubaloia (5×5), Boleibola (4×4) eta Saskibaloia (3×3). Futbola eta eskubaloia hondartzan jokatuko dira, boleibola Desertu Txikian eta saskibaloia malekoian.
- Proba kanporaketa bidez jokatuko da.
Talde bakoitzak kirol bakoitzean puntu jakin batzuk lortuko ditu, sailkapeneko postuaren arabera, eta azken emaitza lau kirolen baturak emango du. - Partiden iraupena: futbola, eskubaloia eta saskibaloiko partidak 10 minutukoak izango dira eta boleibola 15 tantora jokatuko da.
- SARIAK: 1. SARIA: bazkaria edo afaria taldeko kide guztientzat Argi