Lehen laguntzei buruzko hitzaldia

Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak eta Kirol batzordeak lehen laguntzari buruzko saio bat antolatu dute kultur etxean azaroaren 16an, 19:00etan. Saio horren barruan desfibriladore automatikoaren aurkezpena egingo dute.

Saioa Agenda 21 jarduera-planaren barruan antolatu du Udalak.

Hitzaldia Ikerne Uria Urangak emango du. Ikerne erizaintzan diplomatua da eta Gipuzkoako DYA Fundazioaren Formazio Eskolako irakaslea.

Lehen laguntzen ikastaro labur honek ondoko gaiak jorratuko ditu:

  • Larrialdi baten aurrean nola jokatu erakusten duen protokoloa
  • Etxeko istripuak
  • Erredurak
  • Zauriak
  • Gorputz arrotzak
  • Traumatismoak.

Era berean, hitzaldian bertan Orioko Udalak erosi berri duen Kanpoko Desfibriladore Automatikoa (KDA) aurkeztuko da. Desfibriladore hau Orioko Karela kiroldegian ezarriko da. Urriaren 24 eta 26an Karelako langileek desfibriladorea erabiltzeko formazio ikastaro bat egin zuten. Hitzaldiaren ondoren, DYAko ordezkariak bihotz eta arnas gelditze baten kasuan desfibriladorea nola erabili behar den erakutsiko du.