Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia eguna Euskal Herri osoan; baina Danbolin Musika Eskolak zortzi egun aurreratuko du ospakizuna eta kontzertua emango du kultur etxean azaroaren 14an, asteartearekin.
Musikarien eguna ospatzeko kontzertu hori 18:00etan hasiko da eta kultur etxeko areto nagusian izango da.
Kontzertuan Musika Eskolako ikasleek instrumentu ugari joko dituzte, horien artean txistua, esku-soinua, gitarra, pianoa, klarinetea eta abar. Koruko ikasleek ere parte hartuko dute bertan.
Kontzertua amaitu ondoren, 2005-06 ikasturtean 1. eta 2. maila bukatu zuten ikasleei diploma bana emango zaie.