Lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostua betetzeko deialdiaren barruan, merezimenduen balorazioaren emaitzak argitaratu ditu Udalak

Udalak abian duen lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostu bat betetzeko deialdiaren barruan, argitaratu berri da izangaien merezimenduen balorazioa:

Merezimenduen balorazioa

Iragarkian ikus daitekeenez, izangaiek hiru laneguneko epea dute emaitzak berrikusteko eta, ondoren, beste bi laneguneko epea, erreklamazioak aurkezteko.

Erreklamazioak aurkezteko azken eguna, beraz, uztailaren 30a izango da. Erreklamazioak idatziz aurkeztu behar dira udaletxeko erregistroan, eta epaimahaiaren presidenteari zuzendu behar zaizkio.