Leire Zinkunegiren ipuin-kontaketa saioa izango da ostegunean liburutegian

Datorren abenduaren 12an, ostegunarekin, Leire Zinkunegi ipuin-kontalari oriotarrak ‘Kontu kontari, naturaren xuxurlari‘ izeneko saioa emango du Udal Liburutegian, 17:30ean hasita.

5 urtetik beherako haurrentzat eta gurasoentzat

Ipuin-kontaketa saioa 5 urtetik beherako haurrentzat eta beren gurasoentzat prestatu du Leirek eta Udal Liburutegiko Txiki Txokoan emango du.

Puntual hasiko da eta, behin hasita dagoenean, ateak itxi egingo dira, kontatzaileari eta haurrei endredorik ez sortzeko.