Liburutegiak kutxa bat jarri du kultur etxearen kanpo aldean, maileguak itzultzeko

Liburutegiak ordutegi mugatua du eta jende askorentzat zaila da hartutako liburuak itzultzea ordutegi horren barruan. Arazo hori konpontzeko, Udalak kutxa bat instalatu du kultur etxearen ate ondoan, erabiltzaileek aukera izan dezaten maileguan hartutako liburuak edozein ordutan itzultzeko liburutegiraino igo beharrik gabe.

Era horretara egunaren edo gauaren edozein ordutan itzuli ahal izango dira liburuak. Liburua kutxaren barruan sartu besterik ez dute egin behar erabiltzaileek. Kutxa babestuta dago eta ez zaio barrura hezetasunik sartzen.

Maileguak itzultzeko kutxa kultur etxearen ate ondoan instalatu da, sarrerako eskaileren ondoan.