LOMCE legeak Euskal Herriko hezkuntzan eragingo dituen ondorioez kezkatuta, ‘Orioko Curriculuma Sortzen’ elkarteak hitzaldia antolatu du gaiari buruz.
Elkartea Orioko curriculuma sortzeko proiektuaz arduratzen da eta, Orioko Udalaren laguntza du horretarako. LOMCE legeak eragin zuzena izango duenez gure eskoletan landuko diren edukietan, interesgarritzat jo du elkarteak gaia sozializatzea eta lege horri izkin egiteko neurri posibleak aztertzea.
HITZALDIAREN GAIA
LOMCE legeari nola izkin egin: desobedientzia-neurriak eta hezkuntza sistema propioaren bidean eman beharreko urratsak. Nafarroako hezkuntzaren egoera: zonakatzea eta azken erasoak
HIZLARIAK
- Aiora Epelde Agirre, Sortzen elkarteko koordinatzailea
- Be