Bariko San Nikolas parrokiak antolatu du kontzertua, Udalaren laguntzarekin. Kontzertua uztailaren 15ean izango da, 20:00etan hasita.
PROGRAMA
Loreto Aramendi oriotarrak joko duen programa honako hau da:
- Tannhäuser-ko erromesen korua (Liszt-en transkripzioa)
RICHARD WAGNER (1813-1883) - Funérailles (Robilliard-en transkripzioa)
FRANZ LISZT (1811-1886) - 29. kantataren sinfonia (Guilmant-en transkripizioa)
JOHANN SEBASTIAN BACH (1685-1750) - Preludioa Do sostenitu minorrean (Vierne-ren transkripzioa)
SERGEI RAKHMANINOV (1873-1943) - Danse macabre (Robilliard-en transkripzioa)
CAMILLE SAINT-SAËNS (1835-1921) - Pelléas et Mélisande (Robilliard-en transkripzioa). III. Sicilienne
GABRIEL FAURÉ (1845-1924) - San Frantzisko Paolakoa, ur gainean ibiliz (Robilliard-en transkripzioa)
FRANZ LISZT (1811-1886)
LORETO ARAMENDI
Orion jaioa, Donostiako kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta han eskuratu zituen pianoko, klabeko, organoko eta ganbera-musikako goi titulazioak. Baionako eta Liongo kontserbatorioetan organo ikasketak jarraitu zituen gero.
Parisen, Eskualdeko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean bost urteko hobekuntza lana egin zuen Noelle Spieth irakaslearekin, eta, klabezineko goi zikloaren amaieran, Lehen Saria eta Musika Ikasketa Orokorren Diploma eskuratu zituen. Piano espezialitatea J. Rouvier irakaslearekin egin zuen.
Ondoren, hiru urtez, bere piano-teknika landu eta hobetu zuen Bartzelonan Edith Fischer eta Jorge Pepi irakasleen eskutik. Trebakuntzako ikastaro ugari egin ditu Radulescu, Oortmersen, Jansen, Moroney, Requejo, Roberto Szidon, Tony Millán, Claudio Brizzi edo Sakharov irakasleekin, besteak beste.
Emanaldi ugari eskaini ditu hainbat jaialditan, Europan barrena. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin hainbat urtetan lan egin du, eta bi disko grabatu.
Gaur egun, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko irakasle da eta, horrez gain, Donostiako Koruko Amaren Basilikako organo-jotzaile titularra da.