Kultura eta turismo zinegotzi Lourdes Salsamendik honako idatzia kaleratu du San Nikolas festen amaieran:
Kultura batzordetik eskerrak eman nahi dizkizuet 2016ko San Nikolas jaietan parte hartu duzuen guztiei.
Herriko talde guztiei ere eskerrak, txupinazoan hasi eta azken egunera arte ekitaldietan parte hartu duzuelako.
Bereziki eskertu nahi ditut boluntario ibili diren pertsonak, beren laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako programako ekitaldi guztiak aurrera ateratzea. Txalo handi bat merezi dute guztiek.
Herriko merkatari eta ostalariei ere eskerrak eman nahi dizkiet larunbaten antolatu zuten festagatik eta animatzen ditugu aurrerantzean ere elkarlanean jarraitzera ekitaldiak antolatzen.
Eskerrak, baita ere, teknikariari, brigadako langileei, udaltzaingoari eta Imanoli, beren lan onagatik.
Zorionik beroenak oriotar guztiei, festak jai giro onean eta errespetuz pasa ditugulako.
Eta, beti bezala, hobetu beharrak hobetzeko jarraituko dugu lanean.
Lourdes Salsamendi