Ipuin kontaketa saioa liburutegiak antolatu du eta doan izango da.
Ostiralean, otsailak 23, Lupe Lekuona ipuin kontalaria izango da udal liburutegian, arratsaldez, 18:00etan hasita.
Bost urtetik gorako haurrentzako da emanaldia. Gurasoei eskatzen zaie haur txikiagorik ez bidaltzeko.
Liburutegiak hilero antolatzen du ipuin kontaketa saio bat haurrentzat.