Haurrentzako bideo emanaldia izango da larunbat arratsaldean

Larunbatean, otsailak 24, bideo emanaldia antolatu du Txurrumuski elkarteak: Shin Chan oihanean galduta.

Pelikula doan eskainiko da kultur etxeko areto nagusian, 17:00etan hasita.

Shin Chan ezagunaren abentura bat eskainiko da oraingo honetan. Shin Chan oso pertsonaia ezaguna da haurrentzat, ETBn sarritan eman baitituzte haren marrazki bizidunak.

Bideo emanaldia euskaraz izango da.

Txurrumuski aisialdi elkarteak antolatu du emanaldia, Udalaren laguntzarekin. Txurrumuskik asmoa du apirila bitarteko larunbat guztietan antolatzeko bideo emanaldiak.

Pelikulak beti arratsaldeko bostetan hasiko dira eta, batez ere, herriko haurrei zuzenduak izango dira. Bideoak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, txandaka, eta aldez aurretik jakinaraziko da zein hizkuntzatan emango den.