Udaleko ezker abertzaleko taldeak eta bilgune feministak bideratu dute ekitaldia. 19:30ean hasiko da udaletxean, udalbatzarraren aretoan
Hizlariak honako hauek izango dira: Amaia Leunda gizarte laguntzaile, Nerea Altsu berdintasun teknikaria eta Edurne Epelde Bilguneko kidea.
Gaiarekin interesa duten guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.
Tailerra: Emakumea eta indarkeria
Datorren abenduaren 13an, larunbatarekin, beste ekitaldi bat antolatu dute, aurrekoarekin zerikusia duena: Emakumea eta indarkeria gaiari buruzko tailerra. Tailer hori irekia izango da parte hartu nahi duten guztientzat eta kultur etxean egingo da, goizeko hamarretan hasita. Tailerra bideratuko duena Eider Goiburu oriotarra izango da. Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, udaletxean, Leire Zinkunegi zinegotziarekin hitz eginda.