Maiatzaren 28tik 30era bitartean, Telefonikakoek arketak konpondu behar dituzte Kale Nagusian eta, hori dela-eta, kalea itxi egingo da ibilgailuentzat. Kale Nagusia trafikoari itxita egongo da asteazkenetik larunbata goizera arte.
Ondorioz, trafikoa honela geratuko da:
- Iturbide kalea 17-19 eta Antxiola kalea 2-6 artean trafikoaren norabidea aldatu egingo da.
- Iturbide kaletik San Martin ingurura joan nahi dutenek Oa kaletik gora joateko aukera izango dute.
- San Martin ingurutik behera datorrenak NAHITAEZ, Antxiola kaletik joan beharko du.
Herritarrei laguntzea eta arau hauek betetzea eskatzen diegu.
Eskerrik asko aldez aurretik.