Manuel Lasarteri buruzko erakusketa

Urtarrilaren 17an inauguratuta, erakusketa zabalik izango da kultur etxean hilaren 26a arte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orioko Udalak antolatuta, Manuel Lasarteren bizitzari eta lanari buruzko erakusketa dago ikusgai Orioko kultur etxeko areto nagusian urtarrilaren 17tik 26ra bitartean. Erakusketa zabalik izango da goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Erakusketak aukera ematen du Manuel Lasartek egindako ibilbidearen berri izateko, hainbat panel informatzaileren bidez eta, horrez gain, haren bertsoak ere entzun daitezke, Xenpelar zentrotik ateratako grabazioen bidez.

Inaugurazioa

Inaugurazio ekitaldia urtarrilaren 17an izango da, arratsaldeko zazpietan hasita. Bertan parte hartuko dute Manuel Lasartek berak, Udaleko eta Aldundiko ordezkariek eta, besteak beste, Orioko Errikotxia bertsozale elkarteko kideek ere. Ekitaldi irekia izango da eta Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu parte hartzera.