‘Sin City’ filma ikusteko aukera ostiraleko bideo forumean

Ostiralean, urtarrilak 13, bideo foruma izango da kultur etxeko areto nagusian, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. “Sin City” pelikula eskainiko da.

OZK taldeak antolatuta, bideo foruma izango da ostiralean kultur etxean.

Aste honetan Robert Rodriguez zuzendariak egindako pelikula bat aukeratu du OZK-k: “Sin City”. Pelikula Frank Miller komikigilearen komiki batean dago oinarrituta eta berezia da orpoz orpo segitzen diolako komikiaren istorioari, kontatzeko moduari eta estetikari.

Frank Miller berak ere zuzendaritzan lagundu zion Robert Rodriguez ezagunari.

Pelikulari buruzko informazioa ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0401792/

Eta gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/films/32/sincity.htm

Pelikula hamarrak eta laurdenean hasiko da eta kultur etxeko ateak hamarrak eta hogeian itxiko dira.

Bideo foruma doan izango da.