Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira plazara abenduaren 24an

Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira Oriora abenduaren 24an, eta Herriko Plazan izango dira iluntzean. Berekin batera etorriko dira ttuntturroak, Mari, sorginak, Basandere, Basajaun eta artzainak.

Arratsaldeko festa 17:30ean hasiko da, Arkupe elkarteko lagunek plazan eskainiko duten txokolate beroarekin. 17:45ean ttuntturroak aterako dira ikastolatik eta, segidan, 18:00ak inguruan, Mari eta sorginak kalez kale abiatuko dira, itsas aldetik etorrita; eta Basandere, Basajaun eta artzainak ere kalez kaleko jira egingo dute, mendi aldetik etorrita.

Mari Domingi eta Olentzero 18:30ak inguruan iritsiko dira plazara.