Maria Maestra haurreskolak ate irekietako saioa antolatu du

Ate irekietako saioa maiatzaren 2a izango da, ostegunarekin, 17:00etatik 18:00etara.

Hurrengo ikasturterako matrikulazioa zabaltzearekin batera, ate irekietako saio bat antolatzea erabaki du Maria Maestra haurreskolak, guraso jendeari instalazioak erakusteko eta zalantzak-eta argitzeko.

Interesatu guztiak gonbidatuta daude azaltzera.