Marokoko kultura ikusgai Kultur Etxean

Youssef Harribou eta El Asri Abdelfattah pintore marrokiarren lanak ikusgai izango dira Kultur Etxean uztailaren 21etik 29ra bitarte.

Pintura koloretsu hauek Kultur Etxeko areto nagusian ikusi ahalko dira astelehentik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00ak arte.