Ostegunero programaren barruan, Marsel magoaren emanaldia izango da ostegunean, abuztuak 16, herriko plazan.
Abuztuko ostegun guztietan haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu Udalak, bere udako programazioaren barruan.
Ostegun honetan magia emanaldia izango da. Marsel mago bizkaitarrak haurrak harrituko ditu bere karta jokoekin eta bestelako trikimailuekin.
Ikuskizuna herriko plazan izango da eta 19:30ean hasiko da.
Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian egingo da saioa.