Antzezlanerako sarrerak kultur etxean daude salgai, 5 euroko prezioan. Emanaldia martxoaren 4an izango da, ostiralarekin, 22:30ean hasita.
Udalak 120 sarrera jarri ditu salgai eta martxa onean ari dira saltzen. Interesa dutenek, beraz, hobe dute aldez aurretik hartzea.
Komedia freskoa
Iraitz Lizarraga, Ainhoa Garai eta Itziar Urretabizkaia ditu protagonista Datorren urtean hobeto antzezlanak.
Antzezlana iaz estreinatu zen Donostian eta dagoeneko bidea egin du Euskal Herriko antzokietan. Esketx laburrez osatutako gidoia du. Guztietan gaur egungo emakume gazteak dira protagonista, beren egunerok zereginetan. Umorez kontatuta daude esketxak eta erraz eta gustura ikusten dira.
Katalunian arrakasta handia izan zuen antzezlan baten itzulpen-egoitzapen bat da (‘L’any que ve serà millor’ du izena jatorrizkoak).
Txalo produkzioak prestatu du obra eta Begoña Bilbao da zuzendaria.