Ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da eta zerga hori ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 28ra arte izango da zabalik.
Beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie. Hori saihesteko, erreziboa helbideratzeko gomendioa egiten die Udalak herritarrei. Argibideak nahi izanez gero, deitu udal bulegoetara.