Martxoaren 1etik apirilaren 30era izango da zirkulazio zerga borondatez ordaintzeko epea

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da eta ordainketa egiteko borondatezko epea apirilaren 30era arte izango da zabalik.

Beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie. Hori saihesteko, erreziboa helbideratzeko gomendioa egiten die Udalak herritarrei. Argibideak nahi izanez gero, deitu udal bulegoetara.