Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta Orioko Udalak bat egingo du herriko mugimendu feministak antolatutako mobilizazioarekin. Herri feminista bat sortzeko lanean ari direnen hitza entzun nahi du, haiena baita gaurko eguneko aldarrikapena. Aldi berean, Udalak konpromiso irmoa adierazi nahi du berdintasunezko gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko.
Horregatik, Udalak dei egiten die herritarrei Xaltxerek antolatu duten manifestazioan parte hartzera. Gaur 19:00etan, Herriko Plazatik hasita.