Matrikulazio epea irekiko du Maria Maestra haurreskolak maiatzaren 2an

Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea zabalduko da datorren maiatzaren 2an eta epea irekita egongo da maiatzaren 13ra arte. Epea 2013an jaiotakoentzat zabaldu da. Maiatzaren 2aren ondoren jaioko diren haurrak matrikulatzeko epeak hauek izango dira: Maiatzaren 8ra arte jaiotzen direnek maiatzaren 13a arteko epea izango dute, matrikulatzeko. Maiatzaren 9tik ekainaren 7ra artean jaiotakoek ekainaren 11 arteko epea izango dute. Ekainaren 8tik 30era artean jaiotakoek eta urrian edo azaroan hasi nahi dutenek uztailaren 5a arteko epea izango dute.

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 9:30-11:00, eta arratsaldez, 15:00-16:00. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.