Matrikulazio epea irekiko du Maria Maestra haurreskolak maiatzaren 5ean

Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea zabalduko da datorren maiatzaren 5ean eta epea irekita egongo da maiatzaren 14ra arte.

Orain matrikulatuko diren haurrak irailean, urrian edo azaroan hasiko dira haurreskolan.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.

Apirilaren 28tik aurrera jaiotzen diren haurrek aukera dute jaio ahala matrikulatzeko.

Uztailaren 1etik aurrera jaiotzen direnen izen-emateak, behin betiko zerrenda argitaratu ondoren (uztailak 11) geratzen diren plaza hutsen arabera kudeatuko dira.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak eskaintzen duen plaza-kopurua hau da:

0-1 urte bitartekoentzako plazak: 15

1-2 urte bitartekoentzako plazak: 28

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 8:30-11:00, eta arratsaldez, 13:00-16:00. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.