Euskara batzordeak prentsaurrekoa emango du apirilaren 30ean, gurasoen hizkuntza-ohituretan eragiteko egitasmoa aurkezteko

Euskara batzordeak egitasmo bat jarri nahi du martxan, gurasoen hizkuntza-ohituretan eragiteko, eta horren aurkezpena egingo du apirilaren 30ean, 12:00etan hasita, udaletxean.

Prentsaurrekoan parte hartuko dute, Udalaren ordezkariez gain, herriko bi ikastetxeetako zuzendariek eta Urtxintxa aisialdi elkarteko buruak.