Matrikulazio epea irekiko du Maria Maestra haurreskolak urtarrilaren 17an

Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea zabalduko da datorren urtarrilaren 17an eta irekita egongo da urtarrilaren 27ra arte.

Zerotik bi urte bitarteko haurrak dira haurreskolan matrikula daitezkeenak. Haurreskolak jakinarazi duenez, plaza huts bakarra geratzen da betetzeko.

Matrikula egiteko, ondoko ordutegi hau jarri dute: goizez, 9:30-11:00, eta arratsaldez, 15:00-16:00. Zalantzarik izanez gero, deitu telefono honetara: 943 890625.