Mendibeltz zelaiaren azpiko garajeak saltzeko lehiaketa

Dagoeneko martxan dago Mendibeltz futbol zelaiaren azpiko garajeak saltzeko lehiaketa. Guztira, 128 garaje itxi salduko ditu Udalak, lehiaketa ireki baten bidez, eta dagoeneko zabalik dago lehiaketa horretan parte hartzeko epea.

Lehiaketaren iragarkia 2009ko urtarrilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta, beraz, 2009ko martxoaren 2ra arteko epea dute interesatuek parte hartzeko.

Garajeak ikusteko aukera

Lehiaketan parte hartu ala ez erabakitzeko zalantzan dagoenak aukera izango du, aldez aurretik, garajeak ikusteko, 2009ko urtarrilaren 31n zabalik izango baitira, edozeinek ikusteko moduan, 10:00etatik 13:00etara.

Lehiaketaren oinarriak

Lehiaketa arautzen duten oinarriak hemen eskura ditzakezu, PDF formatuan:

Lehiaketaren oinarriak euskaraz

Lehiaketaren oinarriak gaztelaniaz

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu udaletxean.