Mintzalagun programa jarriko da martxan aurten ere

Parte hartu nahi dutenek urriaren 7ra arte daukate izena emateko epea

Ikasturte berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin, Zarauzko Udal euskaltegiarekin eta Urola Kostako AEKrekin batera, Mintzalagun egitasmoa berriro ere martxan jarri du.

Mintzalagun ekimenak euskaraz dakiten pertsonak elkartzen ditu euskara ikasten ari direnekin, astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Iaz 80 bat parte-hartzaile izan ziren Urola Kosta osoan.

Parte hartzeko bideak

  • Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi… Eman izena!
  • Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu…eman izena!

Izen-emateko tokiak eta epea

Izena emateko epea urriaren 7an bukatuko da.

Izena emateko 4 bide dituzu:

  • Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.
  • Telefonoz: 943 13 01 75
  • Emailez: urolakosta@aek.org
  • Ikastetxeetako idazkaritzan edota Udaleko Euskara Zerbitzuan