Mintzalagun programaren ikasturte bukaerako ekitaldia izango da Zarautzen ekainaren 20an

Mintzalagun programak 10 urte bete ditu Urola Kostan eta, hori ospatzeko, ikasturte-bukaerako ekitaldi berezia egingo da Zarauzko Modelo aretoan.

Ekitaldia ekainaren 20an egingo da, ostegunarekin, 19:00etan hasita. Bertara gonbidatuta daude hamar urteotan Mintzalagun programan parte hartu duten guztiak: bidelariak, bidelagunak, antolatzaileak…

Ekitaldian hamar urteotako argazkiak erakutsiko dira, oroitzapenak gogora ekarriko dira eta sari batzuk ere banatuko dira. Bukaera emateko, luntxa izango da bertaratzen diren guztientzat.