Mintzalagun programaren ikasturte hasierako ekitaldia izango da kultur etxean azaroaren 14an

Apaxi ipuin-kontalari zarauztarrak beldurrezko ipuinak kontatuko ditu helduentzat, datorren ostegunean, azaroak 14, 18:30ean hasita. Emanaldia Mintzalagun programan parte hartzen dutenentzat ez ezik, irekia da agertu nahi duten guztientzat. Apaxiren saioa bukatu eta gero, pintxo batzuk jateko aukera izango dute bertaratzen direnek, mintzapraktika eginez.

Mintzalagun programaren aurtengo edizioa

Ikasturte berria hastearekin bat, martxan jarri da Urola Kostako Mintzalagun programa. Ikasturte honetako leloa hau da: “Praktikatu eta bizi, euskaraz egin eta euskaraz bizi”.

Urrian egin da izen-ematea eta taldeak osatuta daude dagoeneko. 19 talde osatu dira (Zumaian 3, Orion 2 eta Zarautzen 14) eta, guztira, 80 pertsona ari dira euskara praktikatzen eskualdean.

Izena emateko aukera

Taldeak biltzen hasita dauden arren, oraindik eman daiteke izena eta, jendea juntatzen bada, talde berriak ere abiatu daitezke. Izena emateko edo informazioa jasotzeko, telefono eta helbide hauetara jo dezakezue:

11 urteko bidea

2009an abiatu zen Mintzalagun Programa gure eskualdean. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEK-k, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEK-k egiten ditu.

Programaren bilakaera ona izan da eta parte-hartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi zen eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.