Orioko emakumeen beharren diagnosia ostegunean aurkeztuko da Salatxo aretoan

Ahalduntze Eskolako Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola teknikariek landu dute Orioko emakumeen beharren diagnosia eta horren jendaurreko aurkezpena egingo dute ostegun honetan, azaroak 14, 18:30ean. Ekitaldia Salatxo aretoan izango da eta Udalak gaiarekin interesa duten guztiak gonbidatzen ditu bertaratzera.

Datu esanguratsuak

Ahalduntze Eskolaren aurkezpena egin zenean, Anuska Esnal alkateak esan zuen herriko errealitatean egokitutako politika feministak gauzatu nahi dituela Udalak: “Horretarako, Orioko emakumeen beharren diagnosia egitea izan da abiapuntua. Diagnosi horren datuak oso esanguratsuak dira: badugu zer hobetua berdintasunean bizi den herria izan nahi badugu!”.

Behin diagnosia aurkezten denean, webgune honetan bertan eskuragarri egongo da dokumentua.