Miriam Mendoza ipuin kontalariak saio berezia egingo du liburutegian Balearen Egunean

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da datorren ostegunean, maiatzak 14, Balearen Egunean. Saioa 18:15ean hasiko da.

Ipuinak kontatzen Miriam Mendoza kontalaria arituko da. Orioko haurrek ondo ezagutzen dute Miriam, lehenago ere etorri izan delako liburutegira. Oraingo honetan, ipuin-kontaketa Balearen Egunarekin tokatu denez, saio berezia antolatu du eta itsas giroko istorio bat kontatuko du: ‘Roland pirata eta Pello arpoilaria’.

Saioa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat da.