‘Artetik artera’ izeneko pintura-erakusketa zabalduko du kultur etxean Juan Mari Olaizolak

Juan Mari Olaizola pintore azpeitiarrak erakusketa zabalduko du kultur etxean maiatzaren 11n, astelehenarekin. Erakusketa zabalik izango da maiatzaren 22ra arte kultur etxeko areto nagusian, goizez eta arratsaldez, astelehenetik ostiralera bitartean.

‘Artetik artera’ jarri dio izena Olaizolak erakusketari eta bertan azken urteotan egin dituen pintura abstraktoak erakutsiko ditu. Olio-pinturaz egindako koadro biziak dira, formekin eta, bereziki, koloreekin jolasten dutenak.