Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saio berezia online, Liburuaren Eguna dela eta

Udal-liburutegiak ipuin-kontaketa saioak antolatzen ditu aldian behin, eta, normalean, beti izaten da saio bat Liburuaren Egunaren bueltan.

Aurten bizi dugun egoera berezian ere Udalak saioa antolatu nahi izan du eta, horretarako, Miriam Mendoza ipuin-kontalari ezagunari eskatu dio saio bat grabatzeko, Orioko —eta nonahiko— haurrek online ikusi eta gozatu ahal izateko.

 

Miriam ezaguna da Orioko haurrentzat, lehenago ere askotan etorri izan delako Orioko udal-liburutegira.

Saioa albiste honen beheko leihoan ikusi daiteke eta, baita ere, Udalaren Youtubeko kanalean, eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

Saioa bertan izango da gero ere, nahi adina bider gozatu ahal izateko.