Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, abenduak 18, 18:00etan hasita.
Ipuinak kontatzen Miriam Mendoza kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Miriam, lehenago ere etorri izan delako liburutegira.
3 urtetik gorakoentzat
Saioa 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrentzat eta beren gurasoentzat da, eta ez da egokia adin horretatik beherakoentzat.
Puntual hasiko da eta, behin hasita dagoenean, ateak itxi egingo dira, kontatzaileari eta haurrei endredorik ez sortzeko.
Ipuin kontaketa kultur etxeko areto nagusian egingo da.