Moila ingurua itxi egingo da ibilgailuentzat

Moilako obrak direla eta, hilabete batez, ibilgailuek Txankatik barrena atera beharko dute herritik.

Moilako lanen erremateak egiteko (zorua bota, pabimentazioa jarri?), datorren astelehenetik aurrera, urriak 22, itxi egingo da ingurua ibilgailuen trafikorako.

Hori dela eta, hilabeteko epean, herritik ateratzeko bidea Txankatik barrena izango da. Moila erabat itxita egongo denez, ezin izango da Ibai-Ondora sartu Endaia plazatik barrena.

Barkatu eragozpenak.