MUNTO EREMUAN TRAFIKO ALDAKETAK

Udaltzaingoaren Oharra

Munto eremuaren urbanizazioa amaitzear denez inguruko kaleetan behin betiko trafiko aldaketak egingo ditugu:

ERRIBERA KALEA,
Kale honek Ixarra eta Baxoalde kaleen arteko zatian NORABIDE aldaketa jasango du. Beraz, Balea kaletik sartzen diren ibilgailuak Baxoalde kalera arte joan ahal izango dira.

BAXOALDE KALEA,
Kale honetan trafikoaren NORABIDEA aldatuko dugu eta zentzu bakarrekoa izango da Arrantzale kaletik Futbol Zelaiko Aparkalekuraino eta buelta Ixarra kaletik egin behar da. Era berean kale honetan 18 aparkaleku berri sortuko dira.

IXARRA KALEA,
Kale honetan Futbol zelaitik Arrantzale kaleraino BIDEGORRIA ipiniko da.
Horren ondorioz, Erribera eta Arrantzale kale tartean ditugun 7 aparkaleku kenduko ditugu.

Denon mesederako izango direlakoan egiten ditugu aldaketa hauek eta Beraz aldaketa hauetara ohitu bitartean arreta handiz gidatzea eskatzen da.

Milesker