Abaromendin, Dikean eta tren-geltokian bezala, komun autogarbitzailea jarri du Udalak Munton. Ostiralean bukatu zituzten lanak, eta gaurtik hasita, erabilgarri egongo da. Ibaiko pasealekutik bertara joateko oinezkoentzako pasabidea ere egin da, eta aparkalekuaren sarreran zebrabidea jarri, irisgarritasuna hobetzeko.
Hainbat herritarren eskaerari erantzunez, txakurrentzako gunearen ondoan zegoen Ibaialdeko belarrezko hesia kendu du Udalak, genero ikuspegitik, puntu beltza sortzen zelako bertan. Eremu hori argiztatzeko lanak aurrerago egingo dira.