Muntoko pasealekua egoera txarrean dago eta asfaltoak zuloak eta pitzadurak ditu zenbait tokitan. Udalak horiek konpontzeari ekingo dio datorren astean, asteartean hasita.
Lanak Uzkue Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu eta hiruzpalau egunetan bukatzea aurreikusten du Udalak. Guztira, 8.000 euroko aurrekontua dute egingo diren konponketa-lanek.
Lanak egiten diren bitartean, Muntoko pasealekua itxita egongo da. Barkatu eragozpenak.